Otsailaren 13an Valladolideko Calamar Teatro konpainiak taularatuko duen Lola obrarekin emango diote hasiera Alasala programari. Hurrengo egunean Zizurren izango da. Hezkuntza-edukiak dituen programan honako konpainia nafarrek ere parte hartuko dute besteak beste: Jarleku, Ganbara eta Gar Produkzioak. Azken horrek Arrasto bluak euskaraz eginiko obra antzeztuko du.
Euskal Herriko eta estatuko antzerki-taldeek ez ezik, nazioartekoek ere parte hartuko dute egitarauan. Hala, TPO konpainia italiarrak El jardin pintado izeneko dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko du Barañainen, Antsoainen eta Burlatan, hilak 18, 19, eta 20an, hurrenez hurren.
Programak aurrera jarraituko du martxoan, maiatzean, urrian, azaroan, eta abenduan. Orotara, 42 funtzio taularatuko dira.
Artezblaik bidalita