MUSIKA

Detroit hiriko TYVEK taldeak Gasteizen joko du

Detroit hiriko TYVEK taldea The Fall banda ingeles mitikoaren eraginpean egin zituen lehendabiziko urratsak. Influentzia hori nabarmena da lehendabiziko singleetan eta estreinako iraupen luzeko lan homonimoan. Bigarren lan horretako kantuek, baina, ez zuten aurreneko singleetako maila erdietsi.

Iaz, In The Red zigiluaren bitartez argitaratu duten Nothing Fits diskoan, berriz, post-punk eraginak alde batera utzi, eta hardcorearen eremuan murgildu dira. Zurrunbilo horretan, baina, garage-rock estiloaren arrastoak ere antzematen dira. Beti ere, Do It Yourself (Egin ezazu zure kabuz) filosofiari jarraiki.

Terminal Boredom interneteko fantzinean jasotzen denez, TYVEKek Nothing Fits lanean punk rocka beste maila batera eramaten du, modu sinple eta bikainean. Estatubatuarrak Gasteizko Ibu Hots tabernan izango dira igandean, hilak 20. Garage-punk zaleentzat ezinbesteko hitzordua.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button