
Donostiako Zinemaldiaren ikus-entzunezko oihana sarria da eta batzuetan perspektiba galtzen da. Kimu berrien lanak suerta daitezke punturik interesgarriena, izan ere, etorkizuneko zinemagileak izango dira gaurko ikasleak. Horretan jarduten da Zinema Ikasleen Nazioarteko X. Topaketa.
Zinema Ikasleen Nazioarteko X.Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: Alemania, Argentina, Kolonbia, Espainia, Holanda, Israel, Italia, Maroko, Polonia eta Erresuma Batua. Epaimahaiaren burua Nicolas Provost zuzendaria da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute: Panavision saria Eva-Shem Zmani (Dor Fadlon), Tel Aviv University (Israel).
Film labur horrek zinemaren hizkuntzari buruzko hausnarketa egiten du, eta ikusle bezala zer-nolako rola duen hausnartzeko erronka egiten dio publikoari; bigarren saria, hurrengo Canneseko jaialdiko Short Film Corner atalean parte hartzeko gonbidapena da, honako lan honentzat: Dylan (Ania Winiarska), National Film And Television School (Erresuma Batua). Lan horrek ikusleak liluratzen ditu, eta pertsonaia hunkigarria eta egiazkoa erakusten du mundu kaotiko batean; eta hirugarren saria, hurrengo Canneseko jaialdiko Short Film Corner atalean parte hartzeko gonbidapena da, honako lan honentzat: Guañape Sur (Janós Richter), Zelig (Italia). Behaketa estetikoaren bitartez, film honek unibertso magikoa sortzen du, eta publikoa errealitate baten lekuko izatera gonbidatzen du.