MUSIKA

Eratu taldearen estreinako diskoa kalean da

Eratu taldea 2010. urtearen bukaeran eta 2011. urtearen hasieran eratu zuten Unai (Laia, Sortuz) gitarra jotzaile eta abeslariak eta Aitor (Laia, Joxpa, Garden) bateria joleak. Handik hilabete gutxira Luzu (Xasta) baxu jolea gehitu zitzaien. Orain, euren estreinako lan homonimoa kaleratu dute Creative Commons lizentziapean.

Iragan apirilean grabatu zuen hirukoteak diskoa Bonbereneako estudioetan Karlo Osinaga Txap teknikariaren laguntzarekin. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta taldekideek teknikariarekin egindako lana nabarmendu dute: “Karlosekin lan egiteko erabakia ezin hobea izan da, bai musikalki bai maila pertsonalean”.

Kolaborazioei dagokienez, Juan Sangrek (Governors, Ekon) Ametsa nahiago? kantuan abestu du. Horrez gain, Aitzol eta Aroa Lasak eta Oihana Ameskuak hiru doinuen hitzak idatzi dituzte.

Musikari dagokionez, Eratuk melodia landuekin josiriko musika energetikoa egiten du. Diskoa, gainera, saretik deskarga daiteke.

Taldearen inguruko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button