LITERATURA

66 idazleren lanak liburu elektroniko gisan

Susa literatura argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak E-Book moldean aurkeztuko ditu, bihar, azaroaren 3an, osteguna, goizeko 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.

Susak bi formatutan eskainiko ditu liburuok: epub eta pdf, eta 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumarekin abiatuko da.

Orain arte bi eratara eskuratzen dira liburu elektronikoak: ordaindu gabe (pirateatuta) edota DRM kontroldun liburuak erosita. Susak beste bide ezberdin bat abiatu nahi du: deskarga librekoak izan dira, eta liburu guztiek prezio bera izango dute: 3,54 euro (BEZ barne).

Susa argitaletxeko liburu elektronikoak helbide honetan izango dira ostegunetik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button