
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean komikiaren inguruan ardazturiko Hiriko Fikzioak erakusketa paratu dute. Erakusketak bi bilduma berezitan du jatorria: Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundia bilduma eta Julián Armendáriz bilduma.
Lehenengoan, komikiekin zerikusia duen guztia da protagonista; bigarrena, berriz, askotarikoagoa eta heterogeneoagoa da, eta, bertan, komikia kultura garaikidearen irudia osatzeko ezinbesteko elementu gisa agertzen da.
Hiriko Fikzioak erakusketak ez da komikiaren gaineko erakusketa bat arrunta, alegia ez du komikigintza soilik aztertzen. Izan ere, beste arte manifestazio garaikide batzuk ere jorratzen ditu, hain zuzen ere, komikiaren estetikaren herentzia dutenak eta komikiaren hizkuntza baliabideak nabarmen erabiltzen dituztenak.
“Zentzu horretan, izan dira arkitektoak eta artistak, bereziki 60ko eta 70eko hamarkadetan, hiriarenak ekartzeko, irudia modu berezian erabili dutenak, komikiaren hizkuntzaren eta ahalmenen eraginpean nabarmen. Marrazkiaren teknikez gain, berriki teknologia digitalak sartu dira, eta horrek asko zabaldu ditu komikiaren aukerak”.
Erakusketarekin loturiko informazio gehiago Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.