BERTSOTAN

Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala sariak martxan

Lau Haizetara eta Xenpelar Bertso Eskola elkarteek abiarazi dituzte bi sariok.  Hala, XXIII. Zapirain Anaiak Saria helduentzat, aurten 17 urte edo gehiago dituztenentzat, egituratu da. Bertan, Euskal Herriko edonork parte har dezake. Bidali beharreko lanetan, sorta bakoitzean 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez izango dira.
Irabazleak, 500 € eta oroigarria hartuko ditu, eta bigarrenak, 250 €.

Eta beste aldetik, XIII. Ibon Zabala Saria daukazue. Kasu honetan, aurten 16 urte edo gutxiago dituztenentzat. Sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez izango ditu eta irabazleak, 120 € eta oroigarria hartuko ditu. Bigarrenak, 90 € eta hirugarrenak, 60 €.

Bietan, azaroaren 28an, amaitzen da lanak entregatzeko epea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button