MUSIKA

Musika Maketen VI. Lehiaketa Araban

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, musika sustatzeko garatzen dituen ekintzen artean, Musika Maketen VI. lehiaketarako deia egin du.

Beraz, Araban erroldaturik dauden pertsona nahiz taldeek parte hartu ahal izango dute, beren estiloa gorabehera. Parte hartzaileek ezin izango dute diskogintza lanik eduki merkatuan, ez eta kontraturik ere diskoetxe batekin, eta azkenik, lanak hitzen eta musikaren aldetik originalak izan behar dira. Maketen iraupena gutxienez ere 20 minutu izango da eta ez da 30 minutu baino gehiago izango.

Lehenengoz, maketen aukeraketa egingo da, parte hartzaileen artean zortzi maketa hautatuz, eta horiek lehiaketa fasera pasatuko dira. Gero, aurreko fasean aukeratutako zortzi proposamenekin, bi kontzertu emango dira.

Maketak, dokumentazioa daukan gutun azalarekin batera, eskura entregatuko dira edo posta ziurtatuz helbide honetara bidaliko dira: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila, Probintzia plaza 5, 3.a, 01001 Gasteiz. Haien kanpoko aldean “Musika maketen VI. lehiaketa” agertu beharko da.

Maketak aurkezteko epea 2012ko irailaren 14an bukatuko da. Lehiaketako lehenengo saria, dirutan, 6.000 eurorekin zuzkituta egongo da. Euskarazko maketarik hoberenarentzako sari berezia 1.000 eurorekin zuzkituta egongo da. Eta finalerdira pasatzen diren zortzi taldeen kontzertuak 150na eurorekin ordainduko dira.

Oinarriak osorik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button