LITERATURA

“Brujas del viento”, Oskar Benegasen lehen eleberria

Bilboko idazle eta Lezamako bizilagunak zur eta lur utzi du irakurlea eleberri historiko honekin, Mundakako kostaldera iparreko lurretatik heldu zen printzesaren gaineko legenda herrikoian oinarritzen dena; antza denez, Bizkaiko lehen jauntxo Jaun Zuriaren ama izan zen.

Brujas del viento eleberriak Erdi Aroko garai ankerrera garamatza, izan ere, jendeak bizirauteko egiten zuen borroka, jendearen adorea jarrera sozialaren arabera neurtzen zen, eta emakumezkoaren rola, baliorik gabea gizartean, pairamenera loturik zegoen. Lan honek, hain zuzen ere, garai hartan horren sustraiturik zegoen indarkeria matxista haren kontrako jarrera aldarrikatzen du.

Lan hau eleberri historikoa da, eta mitologia eta legendak gustuko dituzten irakurle nagusiei dago zuzendurik. Eleberriak kontatzen digunaren arabera, europar iparraldeko lurretako printzesa bat Mundakako hondartzan abandonatu dute, eta bizimodu berri bati ekin beharko dio, bizikide izango dituen pertsonen ohiturak bereganatuz, harik eta euren liderretako bat bihurtu, eta Bizkaiko lehen jauntxo Jaun Zuriaren ustezko ama zen izan arte.

Oskar Benegasek gure mitologiaren hainbat alderdi ezagutzeko aukera ematen digu modu atseginean, horien jatorriaren azalpenak herrian bertan bilatuz, historia, legenda eta antzinako mitoekiko, bai kontserbatutakoekiko bai nagusiek kontatutakoekiko, duen zaletasunari leial izanda.

Oskar Benegas Dañobeitia (Bilbao-1971) Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan 1995. urtean lizentziatu zen medikua da, hala ere, Oskarrek badu beste bokazio bat ere, antzekoa edo are sutsuagoa, eta literatura da hori.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button