
Honezkero hasita daude Euskal Herriko txokoetan zehar barreiatuko diren bertso-udalekuak. Aurten, 330 gaztetxoren partaidetzarekin abiatuko dira, zehar zazpi txanda ezberdinetan, eta Barria, Orio, Bidarrai, Irañeta, Arrazola edota Zuhatza herrietan egingo dira uztail eta abuztuan zehar.
Hitzak berak dionez, udako sasoian bertsoekin gozatzeko ekimena da hau eta aurten, ume hauek, primerako bertsolariekin izango dute harreman berezia, izan ere, 15. edizio honetan Maialen Lujanbio, Jon Maia, Onintza Enbeita, Xabi Paya, Sustrai Colina, Fredi Paia, Sebastian Lizaso, Julio Soto, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Estiballesen bisita jasoko dute.
Beraz, bertsolariekin zuzeneko harremana izango dute udalekuetan. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera dute euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.
Kantagintza ere landuko dute Oskar Estangarekin eta udalekuetako diskoa grabatuko dute gaztetxoek.