BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren 2.finalaurrekoa

Larunbat honetan, otsailak 23, 18:00etan, Aramaioko Kultur Etxean, Arabako Bertsolari Txapelketaren 2.finalaurrekoa jokatuko dute Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill bertsolariek. Olatz Santocildes izango da gai-jartzailea.

Aurreko larunbatean, Izarran jokatutako 1.finalaurrekoan Asier Otamendik irabazi zuen, beraz, bera da lehenengo finalista definituta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button