
Arabako 52 bertsolarik kantatu nahi zuten 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan eta horretrako Aurre-Kanporaketak burutzen hasi ziren. Hauen ostean, 30 bertsolari hasi ziren kanporaketak egiten: Lanteno, Elosu, Agurain, Laudio eta Lantziego.
Hauen ostean finalerdiak etorri dira: 18 bertsolari, jaialdi formatuan, Izarran Aramaion eta Dulantzin.
Eta orain final handiaren zain gaude. Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizko Printzipal Antzokian, 17:30ean, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza norgehiagoka arituko dira. Maialen Kortabarria gai-jartzaile lanetan egongo da eta Hodei Lopez de Arkaute, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fdz de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru epaile lanetan.
2011ko Arabako Txapela Manex Agirrek eskuratu zuen. Aurten?



