LITERATURA

Hitzordu literarioak

Susa literatura argitaletxeak zabaltzen dun Literatur Emailuak buletinean, literaturarekin loturiko makina bat zita interesgarri jasotzen dira. Aste honetakoei erreparatu diegu.

Hala, gaur bertan, apirilak 11, hiru zita dira azpimarragarrienak. Hasteko, Bilboko Bidebarrieta liburutegian Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz arituko dira, 18:00etan.  Gasteizko Elkar aretoan, berriz, Joan Aldamizetxebarriak Uraren aroak poema liburua aurkeztuko du; eta Unai Elorriaga idazle bizkaitarrak, halaber, Londres kartoizkoa da nobela izango du hizpide, 19:00etan.

Bihar, apirilak 12, Harkaitz Cano Iruñeko La Hormiga Atomica liburu-dendan izango da. Oraintsu gaztelaniara itzuli duten Twist eleberriaren inguruan arituko da Cano. Ekitaldia, 20:00etan hasiko da.

Amaitzeko, igandean, apirilak 14, Iban Zaldua eta  Eider Rodriguez Bilboko Alondegian egingo diren Gutun Zuria izeneko jardunaldietan izango dira, 18:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button