MUSIKA

Bihar hasiko da Donostiako Jazzaldia

Donostiako 48. Heineken Jazzaldia uztailaren 24tik 28ra bitarte egingo da, eta “puntako musikariz, hiri ekitaldiz eta atal berriz jositako egitaraua” ondu dute antolatzaileek.

Jamie Cullum, Elvis Costello eta Diana Krall dira kartel-buruak, New York hiriko John Zorn saxo jotzailearen Masada emanaldia ahaztu gabe. Kontzertu horrek sei ordu iraungo du eta Zornekin lotura estua duten talde eta musikariek parte hartuko dute. Horiez gainera, Lee Koonitz jazz musikari ezagunak Donostiako Jazzaldia Saria jasoko du.

Pharoah Sanders, Hiromi, Buika, Belle & Sebastian, Jorge Pardo, Dave Douglas eta Gregory Porter dira Jazzaldian izango diren beste musikari azpimarragarri batzuk.

Bestelako ekitaldiak ere izango dira, hala nola, haurrei zuzendutako Txikijazz; Basque Culinary Center zentroak eta Mugaritz jatetxeak egingo dituzten esperientzia gastronomiko eta musikalak; eta Tomas Hernandez Mendizabalen jazz margolanen erakusketa.

Jazzaldian izango diren artista guztien zerrenda eta bestelako xehetasunak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button