
Mugarik gabeko Musikariak Gobernuz Kanpo Erakundeak Giza eskubideak, zure instrumenturik onena ekimenaren baitan, Bilboko Campos Antzokian musika emanaldia izango da otsailaren 13an.
Lortuko diren irabaziak Euskadiko Elikagaien Bankurako furgoneta bat erosteko bideratuko dira.
Elkartasun kontzertu honetan, Bilboko Udal Banda, Gontzal Mendibil, Urko eta Fran Lasuen kantautoreak taularatuko dira.
Pasa den astean aurkeztu zen ekimena eta tartean, Jesús María Alegría Pinttu, Mugarik gabeko Musikariak taldeko Presidentea, eta Luis Crovetto, Bizkaiko Elikagaien Bankuan Presidenteordea izan ziren. Beraiekin batera ere, erakunde kolaboratzaile gisa, Bizkaiko Foru Aldundia izan da.
Emanaldiaren programazioa jazzak, lan sinfonikoak eta abarrek beteko dute. Gontzal Mendibilek berak, udazkenean kaleratuko duen disko berriaren abesti bi interpretatuko ditu.
Hortaz, ez ahaztu, Mugarik Gabeko Musikarien elkartasun emanaldia, otsailaren 13an, osteguna, 20:00etan izango dela Campos Eliseos Antzokian.