BESTELAKOAK

Lauaxeta Sariak 2017 banatu dituzte

Gaur, Bilboko Foru Jauregian, Unai Rementaria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao, Euskera eta Kultura foru diputatuak Lauaxeta Sariak 2017 banatu dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Lauaxeta Saria “Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diren pertsonei edo taldeei eskerrak emateko modu bat da, bai eta egin duten lana jendaurrean aintzatesteko modu bat ere”.

Aurtengo edizioan, Bizkaiko Foru Aldundiak 2017eko Ohorezko Lauaxeta Saria Bizkaiko lan munduan euskararen erabilera areagotzeari ekin dioten Eika, Batz, Maier eta Cikautxo sozietate kooperatiboei eta Industria de Turbo Propulsores Itp sozietate anonimoak jaso dute.

Poesiaren alorrean Lauaxeta Saria Dorrearen eta penduluaren arteko ituna poema bildumaren egile den Amaia Iturbide Mendinuetak jaso du.
Bestalde, Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria Ama nora goaz ikus-entzunezkoaren zuzendari Iban Gonzalez Pagaldayk jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button