LITERATURA

Blas de Otero 2016 Saria izan zen Beatriz Chiviteren “Biennale” lana kalean da

Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeekin batera, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Lehiaketaren 2016ko edizioan sarituak izan ziren poesia lanak argitaratu ditu. Beatriz Chivite idazle nafarraren Biennale (Erein argitaletxea) eta René Fuentes egile kubatarraren Guitarra del mesón (Devenir argitaletxea) dira.

Euskarazko saria lortu zuen Beatriz Chiviteren (Iruñea, 1991) Biennale poesia liburuari dagokionez, “epaimahaiak ekialdeko poesiaren kutsua duela azpimarratu zuen. Joera bisualean oinarrituta haikuaren filosofiak bideratu zuela bakartasunaren inguruan moldaturiko testua. Poema xumeak eta flash modukoak dira egilearen eskuak erabiltzen dituenak, eguneroko bizitza arrunta Veneziako arte, kultura eta lanarekin lotuz”.

Beatriz Chivitek batxilergoa Mundu Batuko Ikastetxeetan, Italian, ikasteko beka lortu zuen 16 urte zituela. Amaitzean, boluntario aritu zen Nepaleko egoitza batean, eta Ekialdeko Artea eta Filologia Txinatarra ikasi zituen Londonen. 2011n Beijingera joan zen eta urtebetez ikasi zuen bertan. Esperientzia horrek inspiratu zuen bere lehenengo poesia liburua, Pekineko Kea, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Literatur Sarietan irabazle suertatu zena. 2014an Ernestina Champourcín XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen, Metro poesia liburuarekin, eta lan berari esker Lauaxeta Saria ere jaso zuen. Txinako Literatura eta Zine Masterra amaitu berri du Hong Kongeko Unibertsitatean.

Show More

Related Articles

Back to top button