
Bertso-saioetara joateko plana baduzue, toki askoren artean hautatu beharko duzue, izan ere, biharko bertso agenda beteta dator.
Saiorik aipagarriena Iturenen egingo da. Bertan, Joaldunen Eguna ospatzen da eta Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu arituko dira bertsotan. Beste aldetik, Aizarnazabalen urteroko jaialdia egingo dute bihar, eta hara Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus joango dira. Oiartzunen, Andoni Egaña, Ander Lizarralde eta Maialen Lujanbio elkartuko dira bertso-bazkarian, eta Atarrabian, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia eta Julio Soto bilduko dira.
Eta Madriletik bazabiltzate, Euskal Etxera joan zaitezkete Eneko Fernandez, Iratxe Ibarra eta Ohiane Perea entzutera.
Asteburu osokoak hemen begiratu ahal dituzue.