IKUS-ENTZUN

Kieslowski zinegilearen “Przypadek” filma, Bilboko Fas zineklubean

Bihar, Przypadek (Polonia, 1981/1987, Krzysztof Kieslowski) filma aurkeztuko du Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Violeta Trincadok zuzendutako Zacarías film laburra ere ikusi ahalko da. Emanaldia Mario Pardo aktoreak aurkeztuko du.

Hauxe da Zacarías film laburraren sinopsia: “Eskale batek (Zacarias), gizon trajedun batek eta taxista batek trafiko istripu batean topo egingo dute, Zacariasen heriotza eragingo duen istripuan. Denboran atzera joan eta xehetasun ezdeus batek, tximeleta efektuak bezala, pertsonaien patuak aldatuko ditu”.

Bestalde, Kieslowski zinegile poloniarraren Przypadek (Zoria) filma garaiko agintari komunistek zentsuratu egin zuten, Solidarnosc (Solidaritatea) sindikatuak antolatutako mobilizazioek eragindako giro gatazkatsuaren harira.

Filmak hauxe kontatzen du: “Aita hil ondoren, Witek gazteak tren bati segika korritzen du. Etorkizuna trenera heltzearen edo ez heltzearen menpe dago. Lehenengo aukera: trena hartu eta beterano komunista bat ezagututa, Alderdiko gazteriako ekintzaile bihurtzen da haren eraginez. Bigarren aukera: trena ez du harrapatzen eta, trenbideko zaindari batekin borrokatu ondoren, gizarte-lanak egitera zigortzen dute; horretan dela, Solidarnosceko kideekin jartzen da harremanetan. Hirugarren aukera: trena ez du harrapatzen eta, unibertsitateko neska ikaskide batekin elkartu ondoren, medikuntza-ikasketetan jarraitzen du bere eraginez, batere lotura politikorik gabe”.

width=”710″ height=”400″ src=”https://www.youtube.com/embed/vslLFIzomZk” frameborder=”0″ gesture=”media” allow=”encrypted-media” allowfullscreen>

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button