IKUS-ENTZUN

Zinebiren hurrengo ediziorako lanak aurkezteko epea zabalik

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBIren 57. edizioa martxan dago jada, izan ere, hurrengo ediziorako lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, eta abuztuaren 15era arte luzatuko da epe hori.
Hortaz, azaroaren 13tik 20ra ospatuko den hurrengo edizioan parte hartu nahi duten fikziozko animaziozko lanak eta dokumentalak bidali ahal dira.

Lehiaketara aurkeztu beharreko lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira.

Bete beharreko formularioa, filmari buruzko informazio osagarria eta filmaren kopia bat honako helbide honetara bidali beharko da:  ZINEBI, Colón de Larreátegui, 13, 3. ezk. 48001 Bilbao. 

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Kultura Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin antolatzen duen ZINEBIk honako sariak banatuko ditu: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro); Euskal Zinearen Sari Nagusia (5.500 euro); Zine Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro); Latinoamerikako Film Hoberenaren Sari Nagusia (4.000 euro); Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro); Fikziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro), Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro); Dokumentalari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro); Animaziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro); Animaziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)

Informazio gehiago hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button