MUSIKA

59. Jazzaldia aurkeztu egin dute

Gaur goizean, uztailaren 23tik 28ra bitartean egingo den 59. Jazzaldiaren aurkezpena egin da.

Aurtengo edizioan 12 agertokitan 80 kontzertu inguru eskainiko dira, eta betiko legez, maila handiko artista ugari bilduko dira bertan, tartean, Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Potter-Mehldau-Patitucci-Blake, Scofield-Holland Duo, Lakecia Benjamin, Marco Mezquida, Eddie Henderson & Steve Davis, Youn Sun Nah, Julio Resende, Iñaki Salvador, BIGYUKI Band With Tomoaki Baba, Rosario Giuliani, Carole Alston, Marcin Masecki…

Bestelako generoetan, Kutxabank Kursaal Auditorioan, Marisa Monte, Rufus Wainwright eta Sílvia Pérez Cruz bezalako izarrak. Rock, blues, pop eta hip hopetik hurbilago, berriz, hauek izango dira, hondartzako doako agertokian, Keler Gunean: Larkin Poe, North Mississippi Allstars, Izaro, Shinova, El Columpio Asesino, Les Amazones d’Afrique, Merina Gris eta Chill Mafia.

Donostiako Jazzaldiak tokiko talentuaren aldeko hautua egin du beti eta horrexegatik, hemengo talde anitz arituko dira, adoibidez: Iñar Sastre, Nacho Soto Trío, Oscar Garrido Quintet, Gregario de Luxe, Nhil, Les 4 Saxes & Co, Alex Haro’s Freedom, Fran Serrano 4tet 0202, Euskal Hot Club eta Motelas. Gainera, euskal talde eta artista hauek izango dira bertan: Iñaki Salvador, Elkano Browning Cream, Noa & The HellDrinkers, The Fake Cousins, Itziar Yagüe eta R.S. Basque Faktor, FEMM & Band eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Big Banda.

Aurtengo Donostiako Jazzaldia saria, musika esparru horretan erreferente handia izategatik William Parkerri emango zaio, azken hamarkadetako abangoardia Jazzeko kontrabaxurik onenari.

Betiko legez, zinema ez da faltako, eta Jazzaldiarekin batera, uztailaren 3tik aurrera, Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloaren zortzigarren edizioa egingo da.

www.jazzaldia.eus web orrian duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button