ESZENA

“Dantza Edit” topaketak Donostiako kaleak hartuko ditu

Donostiako Alde Zaharrean, ostiralean eta larunbatean, uztailak 18 eta 19, egingo den arte eszenikoen topaketa da Dantza Edit; ekimena Noventa Grados eta liquidDocs-ek kolektiboek ondu dute.

Bada, bi egun horietan Alde Zaharreko kaleak arte eszenikoz beteko dira, eta makina bat diziplinaz gozatzeko parada izango da: performanceak, ikus-entzunezko proiekzioak, arte-instalazioa…

Ekitaldi horietan Mikel Aristegui, Anakrusa, Lasala Konpainia edo Ai Do Project artistek parte hartuko dute, besteak beste. Ekitaldiok ostiralean hasiko dira, 20:00etan, eta larunbateko gauerdira arte iraungo dute.

Inaugurazio festa ostiralean izango da, 20:00etan, Noventa Grados lokalean; bertan, bilduko direnen artean hauexek daude: Ekain Olaizola (Urpeko Dantza); Jon Diaz (Kontxo-Kortxo); PATIO (Spins Me Around), edo Destino DJ Set.

Antolatzaileek topaketaren harira egindako esku-orria eskuragarri dago sarean: gaur.donostia.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button