
Datorren uztailaren 5ean, Bilboko SC Gallery galeriak Paper Gaineko Lana izeneko erakusketa kolektiboa aurkeztuko du Donostiako NoColor Studio galerian. Abuztuaren 31ra arte zabalik egongo den erakusketa horrek sormen artistiko garaikiderako paperak euskarri gisa eskaintzen dituen aukerak ditu ardatz.
Horretarako hainbat artista garaikideren lanak paratuko dituzte Gipuzkoako hiriburuko NoColor Studio galerian: Abel Martínez,Anna Taratiel,Boris Hoppek, Btoy,Eltono,Fermín Moreno,Javier Siquier,Miss Van,Sixe Paredes,Spy eta Vinz.
Hamaika artista horiek orotara 20 lan erakutsiko dituzte. Esate baterako, Miss Van artistak bere marrazkiak erakutsiko ditu, Boris Hoppek argazkiak eta Anna Taratielek collageak. Bestelako teknikak ere erabiliko dituzte jatorri ezberdinetako artistok. Beti ere, papera adierazpiderako plataforma gisa erabilita.