ESZENA

Kultura garaikidea esperimentatzeko beste modu batzuk

Azkuna Zentroak Prototipoak Bilbao, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren 5.º edizioa ospatuko du maiatzaren 27tik 31era, “kultura garaikidea esperimentatzeko beste modu batzuk proposatzeko”.

Proposamen gehienak site-specific-ak dira, eta haien bidez “artistek publikoa gonbidatzen dute munduarekin eta naturarekin harreman sentikorra izatera, enpatiatik, harriduratik, jakin-minetik, arroztasunetik, urduritasunetik, desiratik, zentzumenetatik… abiatuta. Lanek arte-diziplinen mugak gainditu, hedatu eta lausotzen dituzte, ekintza performatiboen, antzerkiaren, argazkigintzaren eta arte bisualen bidez”.

Aurtengo edizioan Luz Broto, Christian Fernández Mirón, Orangconsong, Dimitri De Perrot, Ça Marche, Chiharu Shiota, Lore Stessel, Hanna Tuulikki eta Héctor Zamora artisten proposamenak ikusteko aukera egongo da.

Aurten bederatzi dira ikusizko arteen, arte eszenikoen, performanceen, dantzaren, instalazioen edo espazio publikoan egindako esku-hartzeen artean dabiltzan proiektuak. Guztiek artearen ikuspegitik hausnartzeko eta errealitatea bistaratzeko proposamenak planteatzen dituzte. Ohikoa denez, proiektuak Azkuna Zentroko espaziorako sortu dira berariaz, edo Zentroaren eta hiriaren testuinguru arkitektonikoa eta soziala eraldatzea planteatzen dute.

Xehetasun gehiago: Prototipoak Bilbao.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button