BESTELAKOAK

Tabakaleraren “Hezkuntza Proiektuak” programa

Hezkuntza Proiektuak entitate honetako gakoak dira kultura bere osotasunean herritarrengana hurbilarazteko. “Hezkuntza proiektua giltzarria da Tabakaleraren makinerian, erakusketetan, zinean eta gainerako alorretan garatzen diren edukiak hiritarrenetara gerturatu eta ulerterrazago egiten dituen tresna baita”.

Ekimena 2013an abiatu zen eta harrezkero emaitzak oso positiboak direla esan daiteke, ixzan ere, hezkuntza programa mota guztietako publikoentzat dago pentsatua. “Badira hezkuntza komunitateari eta elkarteei zuzendutako epe labur, ertai eta luzeko proposamenak eta familientzat eta publiko orokorrarentzat ere bisita eta lantegiak eskaintzen dira.

Aurtengo programak aurreko ikasturtean abiatutako zenbait ekimen sendotuko dira. Horietako bat izango litzateke Kamaleoiak Gara! , haurrek eta helduek arte garaikideaz elkarrekin goza dezaten helburuarekin antolatutako jarduera programa. Era berean, Zoom, 16 – 21 urte bitarteko gazteen ikus-entzunezko laborategia; 0 – 6 Espazioa, Hiria Hackeatu eta abar. Urrian hirugarren edizio abiatuko duen beste programa garrantzitsu bat Eskola Aldiriak da. Feministaldiarekin elkarlanak aurrera jarraitzen du eta UPV/EHUrekin elkarlanean artea eta hezkuntzaren inguruko kongresu bat burutuko da datorren urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button