BESTELAKOAK

Angeluko “Hitzaren arteak” festibala

Hitzaren arteak festibalaren lehen edizioa ekainaren 8tik 16ra gauzatuko da Angelun. Gaur, ekainaren 11n, 20:30ean, bertako Barojako karpapean eta Hitzaren arteak festibalaren barruan, gaskoiera eta euskara entzungo dira batera, Itxaro Bordaren eta Serge Mauhourat okzitaniar ipuin-kontalariaren eskutik.

Hala, gaur gabean, Des mots d’ici izeneko gaualdi aipagarriaren barruan, euskara eta gaskoiera gurutzatuko dira, Itxaro Borda euskal idazleak eta Serge Mauhourat okzitaniar ipuin-kontalariak eskainiko duten olerki eta musika ikusgarriari esker.
Lehenik, Itxaro Bordak, Ogella Line izeneko poemak irakurriko ditu, Mylène Charrier (ahotsa), Kako Cavalié (guembri, kontrabaxua) eta Pierre Thibaud (perkusioak, saxoa) musikarien laguntzarekin, eta hor, hitza eta inprobisazioa ez dira faltako.
Geroago, Serge Mauhourat kontalari eta kantariak ipuinen mundu miresgarria ekarriko du gazkoieraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button