
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Arte Gaztearen Topaketak ekimenean, apirilaren 15etik maiatzaren 15era, izen ematea irekiko da, tutorizazio, ekoizpen eta erakusketa artistikoen bidez gazteen sormena sustatzeko. Deialdia 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da, eta Nafarroan bizi edo Nafarroan jaio izana beharrezkoa da.
Gazteak elkartzeko, loturak sortzeko eta hazteko lehiaketa bat izan nahi du, bai maila artistikoan zein pertsonalean. Horretarako, gehienez 30 sormen-proposamen hautatuko dira, eta epaimahaikideek horien jarraipena eta tutoretza burutuko dute. Proposamen horiek urrian aurkeztuko dira, eta, horietarik 10 proiektu nabarmen aukeratuko dira.
Sariak honakoak izango dira: 1000€ hautatutako proiektu eta finalistentzat, eta horretaz gain, profesionalen tutoretza eta jarraipena.
Hainbat modalitate ezarriko dira: Arte Eszenikoak (antzerkiaren, dantzaren, performancearen, zirkuaren eta musika esperimentalaren esparruetako garapenean dauden proiektu edo obrak); Arte Plastikoak eta Ikus-Entzunezkoak (pintura, eskultura, grabatua, argazkia, bideoartea, performancea, zinema, instalazioa, teknologia berriak, edo modalitate honetatik sortutako edozein teknika edo formatu); Diseinua (proiektuak, piezak edo bildumak: janzkera, osagarri eta ehungintzakoak; barnealde, espazio, kanpoalde eta paisaietakoak; grafikoa, editoriala eta publizitatea; industria eta produktukoak; animaziokoak eta interaktiboak eta egungo diseinuari lotutako beste edozein formatu); Literatura (poesia, narratiba, saiakera, antzerki, zinema-gidoi, komiki, album ilustratu edo egungo literaturari lotutako beste edozein generotako testuak, liburuak edo proiektuak); eta Musikak (Musika proiektuak, bakarlari edo kantautore gisa, edo edozein estilo eta joerako musika-banda edo -talde gisa. Talde edo musikari bakoitzak gutxienez 20 minutuko errepertorio originala izan beharko du, musikaren eremutik sortutako edozein musika- edo soinu-formatutan).
Oinarri osoak eta informazio gehiago hemen.