BERTSOTAN

2021eko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehen kanporaketak

Datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapenetan lau kanporaketa jokatuko dira. Lehena gaur bertan, urriaren 23an, Legution izango da. Besteak Dulantzin, Zigoitian eta Kanpezun jokatuko dira.

Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute eta urrian jokatuko diren  kanporaketan 12 bertsolari sailkatuko dira (2019ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatuta daude). Hortaz lau kanporaketak lau egunetan banatuko dira, eta Legutio, Dulantzi, Zigoitia eta Kanpezun jokatuko dira.

Diogun bezala gaur da lehena Legution, 20:00etan, eta hor, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta, Jon Ruiz de Pinedo, Ander Aranburu, Xabi Lasa eta Eli Zaldua bilduko dira.
Larunbatean, Dulantzin, 18:30ean, izango da bigarrena, Beñat Garaio, Unai Anda, Unai Bengoetxea, Oier Arbina, Mikel Martin eta Oihane Perea bertsolariekin.
Hirugarren kanporaketa, Zigoitian izango da igandean, urriak 25, 18:30ean, eta Andere Arriolabengoa, Manu Bendala, Martin Abarrategi, Unai Gomez, Unai Mendibil eta Peru Abarrategi arituko dira norgehiagoka.
Datorren asteko larunbatean, urriak 31, Kanpezun izango da azkena.  Rikardo Gonzalez de Durana, Irati Anda, Xabi Antia, Danel Herrarte, Aitor Najera eta Aroa Arrizubieta izango dira parte hartuko duten bertsolariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button