MUSIKA

Enekora taldeak lan berria aurkeztuko du gaur Azpeitian

Eneko Larrañaga (1982 Zestoa) eta Afrikako kora instrumentuaren arteko topaketaren emaitza da Enekora. Bada, gaur, taldea Azpeitiko Soreasu antzokian izango da, 20:00etatik aurrera, disko berria aurkezteko asmoz.

Maitatzea nahiago izenburuko diskoak 12 doinu jasotzen ditu, horietatik hamar talde osoarekin egindakoak dira, laukotea, eta gainerako biak korarekin eginiko instrumentalak dira.

Idoia taldekidearen aburuz, “Enekora ikus-entzunezko ikuskizun bat da. Munduko musika, proiekzioak eta dantza uztartzen ditugu, musika eta mugimendua uztartuz, kontzertua bidaia bat izan dadin. Instrumentu nagusia Kora izeneko Afrikako arpa aitzindari bat da da, bere melodia zoragarriekin kulunkatuz”. Bateria, perkusioak, baxua, kora, ahotsak, saxo sopranoa eta ikus-entzunezkoez osatzen da ikusgarria.

Hurrengo emanaldiak hauexek izango dira: azaroaren 23an, Donostiako Doka kafe-antzokian; abenduaren 2an, Gorliz udalerriko Euskararen Egunean; 10ean, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean; eta, amaitzeko, 16an, Gasteizko Oihaneder antzokian, Aitzina Folk jaialdiaren baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button