ESZENA

Eibarko Antzerki Jardunaldien 47. edizioa

Bihar, otsailak 14, abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldien 47. edizioa. Martxoaren 21era arte luzatuko dira. Emanaldiak Coliseo antzokian eta Eibar-Ermua Unibertsitateko Hezkuntza Esparruko antzokian izango dira, eta guztira 22 antzerki-taldek hartuko dute parte. Euskarazko lanak zortzi izango dira, beste guztiak gaztelaniaz.

Euskarazko emanaldien artean honako hauek nabarmenduko ditugu: Gurpil gainean, Esnearen kolorekoa, Almazenean, Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan, Bihar arte soilik edo Masustondoen patioa. Hautariko batzuk gaztelaniazko bertsioan ere oholtzaratuko dira.

“Edizio hau prestatzeko, ohi bezala, ehun antzezlan baino gehiago ikusi dira. Aurtengo egitarauan, hitzak, testuak eta tramak garrantzi handiagoa izango dute, keinu-antzerkiari, zirkuari edo dantzari eskainiko zaien lekua ahaztu gabe. Aurten erresilientzia ikusi ahal izango dugu literatura unibertsaleko fikziozko pertsonaia femenino handietan, hala nola Poncian edo Celestinan, edo benetako pertsonaietan, esaterako, Eulalia Abaitua edo Hellen Keller aintzidarietan; Nevenkaren istorioaren lekuko izango gara; patuaren irmotasuna sentituko dugu Miguel Delibesen Pacífico pertsonaiarekin edo Ediporekin; edo barre egin ahal izango dugu denboraren iragaiteak berekin dakarren absurdoaren aurrean, Almazenean komediarekin edo N’importe quoi laneko pailazo-koadrilarekin.
Iker Galartza, Lorea Intxausti, Aitziber Garmendia, Jose Ramon Soroiz, Anabel Alonso, Lolita, Carmelo Gomez, Rafael Alvarez El Brujo, Leandre Clown eta beste hainbesteren antzezpenak ikusi ahal izango ditugu.”

Proposamen guztien gaineko informazio zehatza: Eibarko Antzerki Jardunaldiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button