MUSIKA

“MEK”, Gipuzkoako banden jaialdia

Apirilaren 30ean, MEK 2014 jaialdia egingo da Irun (Café Irun eta The Corner), Errenterian (De Cyne Reyna)  eta Donostian (Koh Tao kafetegia).

Guztira, zortzi taldek joko dute aipatutako lokaletan: Grises, Peachy Joke, Rockalean, Sky Beats, El Octavo Árbol, Tristan Crowley, The Inductios eta Luke Armstrong. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Grises Zestoako pop eta elektronika taldea da, eta oraintsu, No se alarme señora, soy soviético izenburuko bigarren lana argitaratu du. Peachy Joke taldeak, berriz, 70eko hamarkadan sustraitutako rock gogorra jotzen du, zenbait sari jaso dituzte, eta aurten, The Papas & The Mamas izenburuko EPa plazaratu dute. Donostiako Sky Beats bandak, soula eta jazza uztartzen ditu.

El Octavo Arbol taldeak pop doinuak josten ditu, eta maiatzean Ella soy yo estreinako lana kaleratuko dute. Irun eta Azpeitiko musikariek osatzen dute Gluecifer edo Danko Jones garaikideen antzera.

Amaitzeko, Donostian bizi den Luke Amstrong 60ko hamarkadan Ingalaterran sortutako folk eszenako diskoetatik edaten duen musikaria da: Jackson Frank, Nick Drake, John Martyn…

Jaialdiarekin lotutako xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button