BERTSOTAN

2020ko “Bardoak” bertsolari txapelketako onenak

Urtarrilaren 31an abiatu zen Nafarroako taldekako bertsolari txapelketan Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea txapelduna suertatu da joan den asteburuan Lizarra Ikastolako aretoan jokatutako finalean. Berako Lamixene, Malerreka-Baztango Bertsonautak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeak aritu ziren bertsotan.

Makina bat hilabetez etenda izan zen txapelketa, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz. Azkenean, osasun prebentziorako neurri guztiak beteta, eta aforoa 100 lagunetara mugatuta, jokatu da taldekako txapelketako finala.
Diogun bezala, hiru talde izan dira kantuan: Berako Lamixene, Malerreka-Baztango Bertsonautak eta Leitzako Atekaberts komeni. Azkenean, bi ordu pasako saioaren ostean, Bertsonautak izan da garaile.
Lizarrako Bertso Eskolako eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko hainbat ordezkarik banatu zituzten sariak. Horien ostean, bertsolari guztien azkeneko agurrekin bukatu zen saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button