IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezkoen sektorerako poltsaren irabazleak

Udalak Bilbao Aurrera 2021 Planaren ikus-entzunezko sustapenerako hiru proiektu irabazleak aukeratu ditu. Proiektu bakoitzak 14.000 euro jasoko ditu.

Ekimenak bertako profesionalak babestu eta defendatzeko, hiria sustatzeko helburu duten proposamenak onartu ditu, honakoak: Harro, Panarama Studio S.L-rena; Hiri Zatiak (desmontando la ciudad), Calle Falsa 123 Producciones S.L-rena.; eta Mamuak, Platanoboligrafo S.L-rena.

Lehen proiektuaren zuzendariak Marcell Erdélyi eta Iyán Altube dira. Harro piezan, baldintza pertsonalak eta sozialak batu egiten dira, Bilbo kontzeptua sortuz. Sei biztanlek lehen pertsonan kontatzen dute hiriarekin duten harremana, haien sentimenduak, hiriak haiengan duen eragina…

Hiri Zatiak (desmontando la ciudad) lana Susana Fernandezek eta Guillermo Julianek zuzendu dute. “Hiria zatika mozteko eta bere formen sintesia argazkigintzaren, pinturaren, arkitekturaren eta modaren bidez aurkitzeko ohiko oztopoak gainditzen dituen benetako esperimentazio mundua”.

Azkenik, Mamuak Lander Castrok zuzendu du. “Mamuak ez dira beti pertsonen irudi etereoak. Batzutan eraikinen eta ohituren mamuak ere existitzen dira, hiriaren izkinetan izkutatuak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button