BESTELAKOAK

“Laboa Gertutik” musika-instalazioa, Oihaneder Euskararen Etxean

Laboa Gertutik musika-instalazioa Oihaneder Euskararen Etxean erakutsiko da urtarrilaren 8ra arte. Instalazioarekin batera hainbat ekintza antolatu dira Laboaren figuraren inguruan.

Musika-instalazioan Laboaren presentzia espazio xume batean irudikatu nahi izan da: hustutako oholtza bat, bere ahotsa, ez beste ezer asko. Proposamenak Laboak bere ibilbidean jorratutako esperimentazio estetikoa azpimarratu nahi du: bere ahotsa unibertso propioaren adierazpen gisa, jolas fonetiko aberatsen bidez, umorea eta ironia tartekaturik, bizitzaren garraztasuna eta edertasunaren adierazpenarekin batera, etenik gabeko jokoan.

Instalazioarekin batera hainbat ekintza osagarri antolatu dira artista bera eta  bere lana hobeto ezagutzeko. Hala, gaur berton, abenduaren 2an, Itziar Zubizarreta instalazioaren arduradunak bisita gidatua eskainiko du. 20:00etan, Dantzaz konpainiaren Txoriak dantza ikuskizuna ere programatu da.  
Abenduaren 14an Ibon Rodriguezek Laboaren belarria izeneko saio didaktikoa eskainiko du. Abenduaren 20an Laboaren inguruan egindako ikerketen jardunaldian Ana Gandarak Laboaren begirada joria hitzaldia eskainiko du,  Josune Albisuk Laboaren kanten bidezko harreman-sareak izango ditu hizpide , eta Auritz Aurtenetxe Laboaren bide esperimentalaz arituko da. Azkenik, hilaren 22an Mikel Laboa (1934-2008) dokumentala eskainiko da eta proiekzioaren ostean Juan Cruz Igerabidek solasaldia gidatuko du.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button