MUSIKA

Donostiklubak Musikaren Eguna ospatuko du bihar

Donostiklubak Musikaren Eguna ospatuko du bihar Donostiako Loiola kalean egingo diren lau kontzertu direla medio: Rock Privado, Madeleine, eta Siete C donostiarrak eta El Columpio Asesino nafarrak.

Kontzertuak 13:00etan hasiko dira Rock Privado taldearen eskutik; 18:00etan, berriz, Madeleinek joko du, eta ordubete geroago Siete C taldea arituko da. Azkenik, 20:15ean, karteleko banda nagusiak joko du, El Columpio Asesino boskote nafarrak, hain zuzen ere.

Albaro Arizaleta, Raul Arizaleta, Iñigo Sola, Cristina Martínez eta Dani Ulezia musikariek osatzen dute El Columpio Asesino, eta Diamantes euren laugarren lana argitaratu berri dute. Boskoteak influentzia garaikideekin josiriko rock klasikoa jorratzen du, Velvet Underground eta Bowie, elektronika eta sintetizadoreak.

Siete C donostiarrek, berriz, Familia izeneko lana aurkeztuko dute. Oraingoan, soinu akustikoago baten alde egin dute betiko melodiak baztertu barik.

Madeleinek, hakaber, duela gutxi argitaratu du bere estreinako lan homonimoa, 36 minutu irauten du eta intentsitatez beteriko sei kantu biltzen ditu. Boskotearen aburuz, post-rock instrumentala jotzen dute.

Azkenik, Rock Privado bandak pop-rock doinuak lanzten ditu, eta iazko irailean bigarren lana argitaratu zuen, Cara, zeinak dozena bat doinu jasotzen dituen.

Show More

Related Articles

Back to top button