LITERATURA

“1.362 km EURI”, Garazi Goirena eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketa

Garazi Goirena eta Goizalde Landabaso idazleek 1.362 km EURI izenburu liburua argitaratu dute, zeina bien arteko urtebeteko gutun trukaketatik jaio den.

Bi idazleek hainbat gai jorratu dituzte haien eskutitzetan, baina batez ere artea eta emakumeak nabarmentzen dira. Elkar argitaletxeren arabera, “(…) benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez”.

Emakume horien artean historiak baztertu dituen emakumeak dira nagusi, eta gutunetan jasotako lerro horien bidez emakumeon nortasuna eta ondarea aldarrikatu dituzte . “Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak…”. Liburua Elkar argitaletxearen Lekuko sailean plazaratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button