BERTSOTAN

Xenpelar Sariak badu irabazlea

Eli Pagola hernaniarrak 24. Xenpelar Sariketa irabazi du. Finala igandean jokatu zen, Errenterian, eta Ane Zuazubiskar aurrean zuela jokatu zen azken buruz burukoa. Horiekin batean, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Aitor Salegi aritu ziren kantuan. Aurtengo edizioan hiru kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik.

1992an irabazle izandako Jexux Mari Irazuk txapela jantzi zion bertsolari txapeldunari. Beste aldetik, bertso onenaren saria ere Pagolak berak hartu zuen.

Xenpelar txapelketa lehenengo edizioa 1971n jokatu zen, eta harrezkero bizirik mantendu da bertsolaritzari bultzada emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button