MUSIKA

Musikazuzeneanek 51 autoekoizpen aurkeztuko ditu Durangoko Azokan

Musikazuzenean plataformak makina bat euskal talderen autoekoizpenak izango ditu salgai Durangoko Azokan paratuko duen standean. Hainbat musika talderen erakusleiho bihurtuko da aurten ere Musikazuzenean-en stand.

Hala, bertan aurkituko dituzuen diskoen artean hauexek izango dira: Arrotzak, Lurzoru hotzetik; Baobabs Will Destroy Your Planet, Argiaren abiadura; Bidelapurrak, Zenbat Negar Bazterretan; Don Inorrez , Mugiro Bila; Eraso!, Inoren Lurretan; Etxe, Supernova; Eskean Kristo, Beste belaze batzuen gozoan; Inun, Aingurak; Larry Bird, Hirugarren Fasean; Morau, Egunsentiak alperrentzat; Voltaia, Erortzen; Orreaga 778, Utrimque Roditur, eta Rukula, Hazi Beltzak. Guztira 51 disko izango dituzte postuan eskuragarri.

Ikusi duzuenez, askotariko diskoak izango dira, baina interesgarriak guztiak, Do It Yourself filosofiari jarraiki eginak, mimoz.

Diskoen zerrenda osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu