LITERATURA

Errusiar hizkuntza, historia eta literatura ikastaroa

EHUko Gipuzkoako campuseko Kulturgunearen udazkeneko eskaintzetako bat izango  da ikastaro hau. EHUko ikasleek ez ezik, interesa duen unibertsitatetik kanpoko jendeak ere parte hartu ahal izango du.  

Ikastaroak 25 ordu iraungo du eta urriaren 7an hasi eta abenduaren 12a bitarte luzatuko da, astearte eta ostegunetako saioetan, 17:00etatik 18:15etara.
Ikastaroaren asmoa da herrialde horretara hurbilpen kultural bat egitea, bi ardatz hauek landuz: batetik, hizkuntzaren oinarriak azalduko dira, hizkuntza hau ikasteko interesa pizteko helburuarekin, eta bestetik, historiaren errepaso bat egingo da literaturaren laguntzarekin. Errusiaren bilakaera kulturala ezagutuz, gaur eguneko egoera ulertzeko oinarri bat eskaini nahi da.

Ikastaroa Aroa Huartek gidatuko du. Aroa Huarte Arte Ederretan lizentziatua da, eta Errumaniako Erasmus egonaldian piztu zitzaion hizkuntzekiko eta ekialdeko Europako herrialdeekiko interesa, eta horrek eraman zuen Bartzelonara Eslaviar Filologia ikastera. Errusiar hizkuntzan espezializatu da.
Lehenik Moskuko Estatu Unibertsitatean urte erdiz aritu zen ikasketak osatzen eta gero San Petesburgoko Estatu Unibertsitatean masterra egin zuen.

Ikastaroan izena eman nahi izanez gero, Gipuzkoako campuseko Kultura eta Kirol bulegora jo dezakezue (Zuzenbide Fakultatea, beheko solairua) urriaren 3a baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button