ARTEA

Mikel del Río artistaren pinturak ikusgai SC Gallery gunean

Bilbon kokatutako SC Gallery hiri adierazpideetan espezializatutako arte-galeria da. Egun, Mikel del Río artista arrasatearraren Diodo erakusketa ikus daiteke bertan, erakusketa zabalik egongo baita martxoaren 8ra arte.

Diodo artista arrasatearraren lehendabiziko erakusketa indibiduala da. Bertan paratutako margolanen bidez, Mikel del Ríok irudien balioaren inguruko gogoeta egin nahi du.

Bere koadroetan ematen du zerbaitek huts egiten duela, markoan txertatutako elementuren batek ez duela funtzionatzen, ez daudela erabat osatuta. SC Galeriaren arabera, “istorio ulertezinen enkoadraketa arbitrario bat baino ez dirudite”.

Margolan horiek, hain zuzen, jatorri ezberdinetako irudien fitxategitik sortu dira: argazki pertsonalak, bideo-frameak,  fotokopiak edo puskatutako material grafikoa. “Irudi dokumentalak dira, ustez balio estetiko txikikoak, zeintzuk lan-inguru berezi bat osatzen duten definitiboki”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button