BESTELAKOAK

“Fontes Linguae Vasconum” aldizkariak 50 urte bete ditu

Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoak 50 urte bete dituenez, Nafarroako Gobernuak, Euskabidearen eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hainbat ekitaldi antolatuko ditu aurten, muga hori behar bezala ospatzeko.

Aldizkariaren urteurrenean euskal hizkuntzari buruzko ikerketaren inguruko nazioarteko kongresu bat antolatu da martxoaren 6 eta 7an, Iruñean. Baina data hori heldu baino lehenago, otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko kriptan, 50 urte hauetan argitaratu diren zenbait lanen jatorrizko agiriak erakutsiko dira.
Bertan, Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren sorrera, testurik zaharrenak, desagertutako aldaerak, erlijioaz haratagoko testuak, hizkuntzari buruzko hausnarketak, eta Euskal Filologiako ikasketen azken urteotako bilakaera erakutsiko dira.

Burutuko den beste ekimen bat honakoa da: Juan de Amendux iruindarrak XVI. mendean idatzi eta Nafarroako Artxiboan kontserbatu den epitafioari musika eta irudia jarriko dizkion bideoklipa egitea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button