ESZENA

“Dantzan Bilaka 2021” programarako deialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Koreografia sorkuntzarako diru-laguntza lerro bat jarri zuen martxan aspaldian, eta hortik sortu zen 2007. urtean Dantzan Bilaka programaren lehen edizioa. Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkartea (ADDE) arduratzen da ekimen horretaz.

Dantzan Bilaka egitasmoa sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Deialdi horren bitartez, Dantzan Bilaka 2021ean parte hartzeko banakako 7 laguntza emango dira, eta hautatutako pertsona bakoitzak 4.000 euro gordin jasoko ditu guztira.

Koreografo gisa, beren karreren hasieran ari direla egiaztatzen duten pertsonak hautatu ahal izango dira, eta horretarako, honako agiri edo erreferentziak aurkeztu beharko dituzte:Dantza, arte eszeniko eta beste arlo artistiko batzuen inguruko prestakuntza; Sortzaile edota dantzari gisa egindako ibilbidea; Egindako eta aurkeztutako sorkuntzak.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 10era arte egongo da zabalik.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button