ESZENA

Dantza eta Ainara LeGardonen zuzeneko musika uztarturik

Eva Guerrerok zuzenduriko El fin de las cosas koreografia Sopelan eskainiko dute gaur 20:00etan, XV. Dantza Zirkuituaren ekimenaren barruan. Dantzaren eta Ainara LeGardonen zuzeneko musikaren uztardurak osatzen du obra.

El fin de las cosas koreografian Eva Guerrerok zuzendari lanak egiten ditu, dantzari-lanetan Garazi Lopez de Armentia eta Aritz Lopez aritzen dira, eta Ainara LeGardon zuzeneko musikaz arduratzen da.

“Dena hankaz gora ipini dela sentitzen duzun arren, ezer gertatuko ez balitz bezala aurrera egiten duzun une horretaz hitz egiten du; erritmoa galtzen den une horretaz; inertziaz eta burugogorkeriaz; isiltzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga horretaz”.

Eva Guerrero 2005ean hasi zen lan eszenikoak sortzen, batzuk aretorako eta beste batzuk kalerako. Gero, arte-esparruan heldutasunera iristen joan zen heinean, bideo-dantza, performancea, instalazioa eta narratiba ere lantzen hasi zen. Bere lanen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste: Anotación nº 7, Destrucción Mutua Asegurada, Somos intensos por naturaleza, Tu sombra bajo mis pies, Revestimientos eta 1+1=1.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu