LITERATURA

“Cosimoren Katiuskak” albuma, aurtengo Etxepare saria

Ana Ibañez Elosua eta Dani Martirena Indart egileek irabazi dute 2018ko Etxepare saria Cosimoren Katiuskak albumarekin. Sari bakarra eman da, 5.000 eurokoa.

Leire Bilbao (idazlea), Leire Salaberria (ilustratzailea) eta Asun Agiriano (haur bibliotekaria) izan dira sariketa honetan aurkeztu diren 19 lanen artean onena aukeratzeaz arduratu direnak. Horien arabera, “Cosimoren katiuskak liburu indartsua da bai testuan baita ilustrazioan ere, aberatsak dira bi lengoaiak. Teknikoki ausarta, guztiak du zeresana, eta horregatik eskaintzen du irakurketa ugari; arriskatzen duen obra bat da, euskal idazle eta ilustratzaileen maila ondo baino hobeto erakusten duena”.
Egileak ondo aritu direla ere aipatu dute, “biek album ilustratu baten ezaugarri nagusiak bikain erakusten dute, hau da, irakurlea adi egotearena eta heldu baten konpainia ezinbestekoa izatearena, xehetasun guztiak harrapatzea nahi baditugu”.
Egileek Italo Calvinoren Il barone rampante liburu ezagunaren erreferentzia erabili eta gaurkotu dute, Cosimo haurrari baliabide berriak eman dizkiote eta, gizartean kokatuz, edertasunaren aldarrikapena zabaldu dute.

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2018ko udazkenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu