BESTELAKOAK

“Blogetan!” lehiaketa abian da

Euskarak sarean geroz eta presentzia handiagoa izateko helburuan bat egiten dute Azkue Fundazioak eta Argiak, eta beste behin, Blogetan! lehiaketa antolatu dute. Ekimenaren helburua mundu digitalean euskaraz aritzeko hautua egin duten pertsonak prestigiatzea da eta blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea.

Lehiaketa honen lehen edizioa duela hiru urte egin zen eta arrakasta ikusita, Azkue Fundazioak eta Argiak aurten berriro ere antolatzea erabaki dute, 2019an ere euskarazko blogari onenak aukeratzeko.

Edonork parte har dezake lehiaketan, nahikoa da euskaraz blog bat idaztea eta bloga ez izan arren, edonork proposa ditzake lehiaketan parte hartzeko blogak. Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan: Kultura (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika…); Gizarte eta Politika (historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea…); Aisialdia (zaletasunak, kirola, bidaiak…); eta Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…)

Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren bidez eta epaimahaiaren iritzien bitartez aukeratuko dira.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue. Izena emateko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 24a arte zabalik egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button