BESTELAKOAK

“Bazterfest #4” jaialdiaren edizio berria, Bilbon

Larunbatean, goizetik emango zaio hasiera Bazter Fest  jaialdiari Areatzako Kioskoan, eta egun osoan zehar hainbat kontzertu eta tailer ondu dira.

Goizetik, Dancehall, mural eta boxeo tailerrak  egingo dira. Eta 13:00etatik aurrera, hainbat taldek parte hartuko duten kontzertuak antolatu dira bertaratzen direnen gozagarrirako. Hala, 13:00etan , Aiama Music; 14:10ean, Herbalist Fyah; 15:20an, Zirze; 16:30ean, VitterSweet; 17:40an,  Mad Muasel;18:50ean, Kenna; 20:30ean, Kt gorique eta 21:30ean, Dj S.-One,  hip hop eta beste hainbat estilo uztartzen dituzten taldeak parte hartuko dute.

Ekimena emakumeen eta hip hoparen arteko harremanari lotuta jaio da, eta Eskina Femeninak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak ondu dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “jaialdiaren helburua bikoitza du: Bilboko Ibaiondoko barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutaraztea eta bultzatzea, alde batetik; eta emakumeek hip hopean egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea, bestetik”.

Bazterfest #4 jaialdiko egitarau osoa eta xehetasuna guztiak  hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button