ESZENA

“Zurrunbilo” eszena jaialdia asteburu honetan izango da

Laugarren urtez Baratza Aretoak Zurrunbilo jaialdia antolatu du. Aurtengoa VI. edizioa izango da eta maiatzaren 14tik 16ra bitartean ospatuko da. Eszena emanaldiez gain, topaketa bat ere antolatu da Oihaneder Euskararen Etxean maiatzaren 15ean.

Topaketa horren gaia Belaunaldi berriak eta etorkizuna izango da, eta izenburuak dioen bezala,  belaunaldi berriei ahotsa emango zaie. “Haien ekarpenak denon gogoetarako adierazgarriak izan daitezkeelakoan, hausnarketa lan bat gidatzera gonbidatuko ditugu, goizean egingo den formatu ez ohikoko mahainguru baten bitartez. Begirada etorkizunera bideratzen badugu, ekidin ezina da digitalizazioak gizartean eta arte eszenikoetan duen eragin handia aztertzea. Topaketaren betiko helburua elkar ikustea, hausnartzea eta ezagutzak, kezkak eta ideiak partekatzea izan da.” Bertako hizlariak Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Maite Aizpurua izango dira. Arratsaldean ATX Teatroak Arte Eszenikoak eta digitalizazioa gai bideratuko du

Beste aldetik, Zurrunbilo, Arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan honako lanak ikusi ahalko dira: Benetanbe taldearen Porno vs. Afrodita; Jone Bengoaren Kabia (Antzerki dokumentala. work in progress); Jon Ander Urrestiren Tribiz baserri galdue (Antzerki dokumentala); Ixiar Rozas & Ibon Rg  sotzaileen Unisonoa irakurraldi esperimentala; eta azkenik, Muskulu taldearen kontzertua.

Egitarauari buruzko bestelako datuak Baratza Aretoak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button