MUSIKA

Zornotzan Musikagaz Fest jaialdia

Larunbatean, hilak 31, Musikagaz Fest jaialdia egingo da, eta Zornotzako kaleak eta plazak musikaz beteko dira. Parte hartuko dutenen zerrenda hauxe duzue: Etxepe, Silitia, Sua, Jonkass, Sara Zozaya, Sueder, Hondora, Dj Rednal, Odik, Uxue Kerejeta eta Maialen Ibarra.

Eguerditik aurrera makina bat kantarik, eta taldek hartuko dute parte jaialdian. Lehenak Silitia taldeko musikariak izango dira, Arraibi plazan. Beste toki askotan berdin gertatuko da, adibidez, Andra Mari eta Euskal Herria plazetan DJ Rosamari, Hondora eta DJ Rednalen saioak programatu dira.

Arratsaldean, Etxepek bere kontzertua eskiniko du. Zelaietan ere hainbat kontzertu programatu dira  Odik, Uxue Kerejeta eta Maialen Ibarra musikariekin. Frontoian, Sua, Sara Zozaya eta Jonkass taldeak bilduko dira soinu dantzagarriak ikuslegoari eskaintzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bultzatutako Musikagaz Fest jaialdiak plan musikal ederra  eskainiko du asteburu honetarako.

Show More

Related Articles

Back to top button