ESZENA

Zirkuko Arteen Jaialdi tradizionalaren hasiera

Bilboko Udalak Zirkualde, Zirkuko Arteen Jaialdi tradizionala antolatu du aste honetan, irailaren 18tik 21era bitartean. Denetarik izango da egunotan, tartean,  autonomia-erkidego guztietako Profesionalen Elkarteen urteko Topaketa, Zirkoa SAREAn, EKO-Pirineos de Circo programako prestakuntza-laborategiak eta Dantza Bertikalaren II. Topaketa ere.

“Bilbok tokiko artisten sormen-lanak sustatu eta babesten ditu; gainera, talentu hori beste herrialde batzuetan ezagut dezaten saiatzen da. Aldi berean, forma eta pentsamendu artistiko ezberdinak ezagutzeko nazioarteko ikuskizun eta konpainiak hartzen dituen hiria izaten jarraitzen du. Izan ere, uste dugu kulturak pertsonak batzen eta mugak desitxuratzen dituela, eta horri esker ikasten dugula”, adierazi dute antolatzaileek.

Zirkuko Arteen Jaialdiaren XV. edizioa izango da aurtengoa, eta ohikoa den moduan, agertoki nagusia Errekaldeko auzoan, Ametzola plazan eta El Fango kiroldegian egongo da, eta Campos Eliseos Antzokira ere hedatuko da. Guztira, zortzi konpainiak erakutsiko dituzte zirkoa, antzerkia, musika, dantza, eta malabarrak nahasten dituzten sorkuntzak, tartean honako hauek: La Fem fatal,  Nicanor de Elia, Un Loup Pour L’homme, Collectif Primavez, Vaivén Circo, La Banda Teatro-Circo, Cía Impulso,…

Horretaz gain, irailaren 18an, El Fango kiroldegian Dantza Bertikaleko Piezen Erakusketa izango da, Dantza Bertikalaren II. Topaketaren barruan. Udalak antolatu du La Glo Zirko eta Dantza konpainiarekin  lankidetzan, eta programazioan diziplinako profesionalek eskainitako tailerrak eta ikastaro teorikoak nahiz hitzaldiak eta mahai-inguruak biltzen dira.
Eta Zirkualdez eta Dantza Bertikalaren II. Topaketaz gain, Autonomia Erkidego guztietako Profesionalen Elkarteen urteko Topaketa, Zirkua SAREAn izango da; Estatuko zirkuko elkarte eta profesional guztiak biltzeko topagunea.

Programazioari buruzko xehetasun guztiak: Zirkualde.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button