EZLEKUBAT

Bourcartek linterna magikoari ze zukua….

Bourcart-en Stardust bildumako argazkiak ikusita, hain era xumean, software-“erretokeen” laguntzarik gabe, halako magia harrapatzea oraindik posible dela sinisten dut berriz, etar ze ba? Finean ez bainuen horrenganako federik sekula galdu. Chrysler fundazioak Virginian iragarrita dauka erakusketa.  

Egia esan, projektore-gelan halako esperimentuak egiten ibiliak gara, bideo-kameraz…, eta zeharo identifikatua sentitzen naiz Bourcart-ekin. Berak ordea maisutasun galanta erakusten du, eta ausardia argazkigintzaren mugak burua galdu barik desafiatzeko.

New Yorkeko multiplex batean, projektore azpiko jarlekuetan imaginatzen dut Bourcart arrats batean.

Argazkilari eskarmentuduna inondik ere. Jende famatu askori erretratuak egina. Bere “begia”ri egiten diot orain gorazarre, eguneroko gauza xumeei zukua ateratzeko gai den talentuari.

Goazen berriro zinemara. Bourcart-ek hor zeuden aukerak antzeman eta kamera martxan jarriko zuen: projektore aurreko kristaletik ateratzen diren izpiak, linterna magikoak…, airean zintzilik den hautsa salatzen du…, baita beiran datzan zikinkeria ere… Eta positibatzean, paperaren partikulak argazki bihurtzen diren eran, beiraren zikinkeriak harrapatzen ditu filmako pasarteak, sarritan desitxuratuta. Usu, milaka granotan aletutako figurak lortzen ditu argazkilariak. Eta espektruak, eta beira garbitzerakoan geratzen diren marrak, eta bizitza harrapatua…, kontu eta asepsia handiz, mikroskopiorako bi beiratxoren artean jartzen diren gauzatxoak lez.

Enfin, gure blogean Bourcart-en argazkiak zintzilikatzeko ohorea dugu. Hortxe ere bistadizoa bota diezaiokezue Stardusti… izarren hautsari. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button